'Pirinioetako bidea' ekimenaren berri emango du Gure Eskuk gaur

Mirari Altube Arrese 2022ko maiatzaren 30a

(Argazkia: Gure Esku)

Pirinioak argiztatzera joateko deia egin du Gure Eskuk uztailaren 2rako. Ekimenaren eta egun horretako programaren berri emateko bilera egingo dute gaur, maiatzak 30, Arkupen –bigarren solairuko aretoan– 19:30ean. Murrukixo eta Zaraia mendizale taldeek bat egin dute egitasmoarekin.

Herrion autodeterminazio eskubidearen alde Pirinioak argiztatzera leloarekin 400 mendi tontor argiztatzea da Gure Eskuren asmoa. Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean antolatutako lehen mobilizazio herritarra dela adierazi dute antolatzaileek eta herritarrak parte hartzera gonbidatu gura dituzte.

Aretxabaletarrei Astate mendia (1.022 m.) argiztatzea egokitu zaie uztailaren 2an. Horren gaineko argibideak emango dituzte batzarrean eta izena emateko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak