Oñatitik, Bergaratik eta Arizmenditik joandako 72 igerilari elkartu ditu Arizmendi Kirol Elkarteko lagunarteko igeriketa sariak aurten. Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu da eta gaztetxoek festa giroan agurtu dute igeriketako euren denboraldia.
Gaur, Oñatin
Ordizia Saria jokatuko da bestetik, gaur arratsaldean Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Federazioak hala erabakita, bi igerilekutan jokatuko da aldi berean sariketa hori –Ordizian eta Oñatin–. Publiko gabe izango da.