Atzo, egubakoitza, eman zioten hasiera bigarren aldiz antolatu duten Kuartel Egunari. Kuarteleko eraikina barrutik ezagutzeko aukera izan zuten interesa zutenek, bertan egiten dituzten askotariko kultur disziplinak ikustarazteko helburuarekin.
Kanpoko taldeen kontzertuak izan ziren gauean: John Dealer and The Coconuts, Rodeo, Etxekalte eta Vibora. Antolatzaileek azaldu dute kanpoko jendea ere erakarri zutela horiek.
Gaur, zapatua, eguerditik hasi eta musika eta dantza plazaratu dituzte. Bazkalaurretik Ekiñe Casado, Jaiki dantza elkartekoen dantzak ets Joe Pieman & Gusilu Dj-ak egon dira, ondoren 50 lagunek bazkaria egin dute, eta kontzertuen txanda iritsi da gero.
Motorrak berotzen lehenak Oñatiko Lehen lerroa taldekoak izan dira. Taldekideek adierazi dute “oso gustura” egon direla eta “eredugarria” dela gaurkoa moduko eguna.
Ondoren, herriko hainbat musikarik hartu dute oholtza, Inalektrik eta Dear Flakutxo izan dira hurrengoak eta beste hauek ere igoko dira: Trigger, Jot Abe, Eten eta Oihu!. Dj hauek emango diote amaiera festari: BRGS-k, Margumision-ek eta Gorkak.