Txakolin Eguna indartsu itzuli da

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko mai. 28a, 15:31

Getariako Txakolina jatorriko sei upategitako ardoa dastatu ahal izan dute herritarrek eguerdian. Jatekoa ere izan dute bertako ekoizleen eskutik, eta Buztintxuriko eta Bihotza Erraldoi eta Buruhandien Konpartsakoek girotu dute festa.

"Giro polita eta jende pilla bat" izan da Txakolin Egunean, Ainhoa Cabero zinegotziaren hitzetan. "Bagindoazen bi urte horrelakorik egin gabe eta jendea gogoz eta eskertuta dagoela ikusi dugu", gaineratu du.

Sei upategi hauetako txakolina dastatzeko aukera izan da: Gaintza, Gañeta, Inazio Urruzola, Kataide, Murgialdai eta Rezabal. Bost euroren truke bost tiket erosi ahal izan dira bertan, eta, beste horrenbeste trago hartzeko, kopa bat barne izango dute. Gainera, tiketak saltzen Senegalen garapenerako lankidetza proiektuak aurrera eramaten dituen Yaakar Elkarteak lagundu du.

Bertako ekoizleen eskutik jatekoa ere egon da eta giroa alaitu dute Iruñako Buztintxuri eta Urduñako Bihotza erraldoi eta buruhandien konpartsek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak