Getariako Txakolina jatorri izena duten ardoak protagonista bihar

Maider Arregi 2022ko mai. 27a, 12:48

Txakolin Eguna itzuliko da bihar, maiatzaren 28an. Mitarte kalean, 12:30etik 14:30era bitartean, Getariako Txakolina jatorri izena duten sei upategitako ardoak dastatzeko aukera egongo da.

Hona hemen sei upategiak: Gaintza, Gañeta, Inazio Urruzola, Kataide, Murgialdai eta Rezabal. Bost euroren truke bost tiket erosi ahal izango dira bertan, eta, beste horrenbeste trago hartzeko, kopa bat barne izango da. Nabarmendu behar da tiketak saltzen Senegalen garapenerako lankidetza proiektuak aurrera eramaten dituen Yaakar Elkarteak lagunduko duela.

Txakolinaz gain, bertako ekoizleek prestatuko dituzten pintxoak eta hanburgesak ere dastatu ahal izango dituzte elkartzen diren herritarrek. Kaleak alaitzeaz, berriz, Iruñeko Buztintxuri eta Urduñako Bihotza erraldoi eta buruhandien konpartsak arduratuko dira, bertaratzen diren gaztetxoenen gozamenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak