Leizarra musika eskolako emanaldiei ekin diete

Mirari Altube Arrese 2022ko maiatzaren 27a

Ikasle bat eta Mikel Arce irakaslea emanaldiko une batean.

Leizarra musika eskolako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldiak abiarazi dituzte astean; eguaztenean, esaterako, perkusio-joleen doinuekin bete zen Arkupeko Zaraia aretoa. Datozen asteetan beste hainbat izango dira.

Maiatzaren 30ean, astelehena, gitarra-joleak igoko dira oholtzara, eta martitzenean, baxu elektrikoa jotzen ikasten dihardutenak; bi emanaldiak, 18:00etan dira.

Ekainaren 7an, ostera, piano-joleen txanda izango da (18:00); 10ean, konbo taldeena (19:00); eta 14an, kantu-taldearena (19:00). Ekainaren 21ean, gainera, ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du musika eskolak Herriko Plazan, 18:00etan.

Bandaren kontzertua

Musika eskolako bandak, ohitura duen legez, kontzertua emango du 7x7 Kultura kalean ekimenaren baitan. Ekainaren 17an izango da, Santa Ritako lorategian (19:00). "Ekainean, Pasaian egingo den Musikaldira joango gara, eta harako gertatzen gabiltzan piezak joko ditugu, batez ere. Horrez gain, Meat Loaf abeslariari omenalditxoa egingo diogu", azaldu du bandako zuzendari Jon Lopezek. 25-30 kide inguru ditu taldeak, helduak batzuk eta gazteak asko: "Eta helburua da gazteei bandan eustea; horretarako dihardugu lanean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak