Saskibaloiaren bueltako goiz pasa egin dute Ointxeko kadeteek GSR Debagoienako egoiliarrekin

Mirari Altube Arrese 2022ko maiatzaren 25a

Ointxe saskibaloi elkarteko errendimenduko kadeteak Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan izan ziren zapatu goizean. Baloiak eta kanastak eroan zituzten bertara, eta saskibaloian trebatzen eta jolasean jardun zuten egoiliarrekin batera. Goiz-pasa ezin politagoa izan zen batzuentzat zein besteentzat. (Argazkiak: Angel Ayastuy)

GSR babesle du errendimenduko kadeteen taldeak, eta eskainitako laguntza eskertu gura izan zioten bisitarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak