Euspot lehiaketara aurkeztutako lanak bozkatzeko epea zabalik dago

Mirari Altube Arrese 2022ko mai. 23a, 14:47

Zergatik lan egin kooperatiba batean? izan da hamaikagarren Euspot lehiaketaren gaia, eta aurkezteko epea behin itxita, 95 lan jaso dituzte. Horiek guztiak bozkatzeko aukera dago aste honetan, maiatzaren 27a bitartean, eta sari banaketa ekitaldia ekainaren 2an izango da.

Gazteak kooperatibismora gerturatzea eta kooperatibismoa balioan jartzea helburu izan du 2022ko lehiaketak, eta horregatik, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua izan da babesle nagusia. Antolatzaileek –Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arteman eta Arizmendi ikastola– iragarri dute iaz baino zortzi lan gehiago jaso dituztela eta pozik agertu dira. Aurkeztutako lanen artean 29 dira 18 urtetik gorakoek egindakoak, eta 66, 18 urtetik beherakoek egindakoak.

Debagoieneko herri gehienetatik jaso dituzte lanok baita Euskal Herriko leku askotatik ere: Urruña, Arrigorriaga, Durango, Donostia, Gasteiz, Getxo, Legazpi, Bermeo, Sopela, Beasain, Errenteria, Azkoitia, Ataun, Idiazabal...

Sari banaketa ekainaren 2an

Publikoak ere izango du gustukoena hautatzeko aukera, hemen; dagoeneko zabalik dago botoa emateko epea, hilaren 27a arte. Boto gehien jasotzen dituenak 500 euroko saria jasoko du.

Sari banaketa ekitaldia ekainaren 2an izango da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Eta 3.000 euro baino gehiago banatuko dituztela saritan iragarri dute. Hona hemen sariak:

Sari nagusiak:

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Gazteen saria (14-18 urte) (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak