"13:00ak aldera batu gara komentuan, eta eraman dugun janariaren azalpenak eman ditugu lehenbizi. Jatekoa mahaiaren erdian jarri eta haurrak hasi dira bazkaltzen lehenengo, eta gero helduok; guztira, 100 lagun inguru batu gara. Ondoren, Basotxokoekin denok batera kantatu dugu, eta gero munduko musika ezberdinak jarri ostean dantza batean aritu gara. Gaineratzea ere, haurrentzako margotzeko txokoa jarri dugula, eta, ur-jolasak ere izan dituztela, eta, gustura aritu dira. Beraz antolatutakoarekin pozik agertu gara, adierazi du Miren Igartuak, Auzoko eta Barriketan-eko dinamizatzaileak.