Ondoetorria egingo dute 13:00etan eta elkar ezagutzeko eta kontu kontari jarduteko unea izango da hori. Bazkaria komentuko lorategian egingo dute 14:30ak bueltan; mahaiak eta aulkiak Aretxabaletako Udalak jarriko ditu eta ontziak Oñatiko Udalak. Jatekoa norberak eroan beharko du eta elkartutakoekin partekatu hori.
Bazkalostean, 16:00ak inguruan, kantuen txanda izango da eta ohitura duten legez, Habibi maitea abestuko dute, besteak beste. Dantzan egiteko musika ere jarriko dute, eta txapelua eta cumbia doinuak izango direla iragarri.
Argibide gehiago gura duenak edo izena eman –egunean bertan ere bai– telefonoz deitu dezake –681 65 59 39 edo 645 70 88 63– edo mezu bat bidali: auzoko.loramendielkartea@gmail.com.