Aretxabaletak eta Oñatik asteburuan hasi dute Herri Arteko Txapelketa eskuz binakako pilota txapelketa –Bergarak lesio bat tarteko, uko egin behar izan dio txapelketari azken unean–.
Hala, Aretxabaletak ez du partidu bakar bat irabazi eta Oñatik nagusien partidua irabazi du. Datorren astean, Oñatik etxean jasoko du Amezketa. Aretxabaleta, aldiz, Hernanin lehiatuko da.
Aretxabaleta (0-3)
Kadete: 4-22
Jubenil: 11-22
Senior: 18-22
Oñati (2-1)
Kadete: 22-11
Jubenil: 22-6
Senior: 19-22