Aretxabaletarren parte hartze zabala izan du Joseba Mardo-ren omenezko kros herrikoiak. 42. edizioa izan da aurtengoa, eta 80 korrikalari inguru batu ditu.
10:00etan, haurrentzako probari ekin diote –benjaminak, alebinak eta infantilak–, eta 11:00etan iritsi da helduen txanda. Hiru kategoriatan banatuta –emakumezkoak, gizonezkoak eta bikote mistoak–, korrilakariek Otala Zelaitik irtenda hiru bira eman dizkiote Urkuluri.
Aurrez esan bezala, bi aretxabaletar izan dira nagusi emakumeen eta gizonezkoen kategorian. Baina azpimarratzekoak dira bailarako beste hainbeste korrikalarik egindako markak ere. Hemen ikus daitezke sailkapenak eta denborak.