Maialen Biteri eskoriatzarrak praktikaldia egingo du udaletxean, Pauso Berriak ekimenari esker

Mirari Altube Arrese 2022ko mai. 12a, 18:02
Maialen Biteri gaztea erdian eta inguruan Udal ordezkariak eta teknikariak.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea helburu duen Pauso Berriak programarekin bat egin du Aretxabaletako Udalak, eta horri esker, Maialen Biteri gazteak urtebeteko praktikaldia egingo du udaletxean.

20 urte dituen eskoriatzarrak lau hilabeteko prestakuntza jaso Donostian eta aste honetan ekin dio praktikaldiari. Astelehenetik egubakoitzera, lau orduko lanaldia (09:00etatik 13:00etara) izango du eta hainbat lan egingo ditu Arkupen eta beste udal zerbitzu batzuetan. Astelehenean egin zioten ondoetorria udal ordezkariek eta lankideek.

150 pertsona baino gehiago

Atzegik eta Gureak elkarteak elkarlanean kudeatzen duten Pauso Berriak programarekin bat egin du Udalak. Ekimen horren helburua da Gipuzkoako enpresa eta erakundeetan desgaitasun intelektuala duten pertsonei lan aukerak eskaintzea, eta, aldi berean, ikusaraztea, eta gizarteratzen eta laneratzen laguntzea. 2010ean jarri zen abian, eta une honetan 150 pertsonatik gora dabil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak