Rikok hilero esperientzia gastronomiko batean parte hartzera gonbidatzen ditu Debagoieneko zenbait taberna. Eskoriatza, Arrasate eta Aretxabaletako batzuen artean, azken honetako Danona kafetegian gelditu da apirileko saria. Izaskun Martinezek –Riko taldeko eskualdeko banatzailea– eta Angel Galanek –Danona kafetegiko arduraduna– eman diote saskia Manoli Gonzalez Vicente irabazleari. Hunkituta jaso du saria ohiko bezero den aretxabaletarrak.
Kanpaina, hilero, lau ardoren dastaketarekin egiten da eta hilabete irauten du. Apirilean, Ostatu beltza, zuria, ondua eta Heras Cordon izan dira produktu protagonistak. Parte hartzen duten lokalek ardo horietako edozein kontsumitzen duen bezero bakoitzari txartel bana ematen diote, eta haien datuekin,kutxa batean batzen dira guztiak. Hileko azken egunean, lokal guztietako txartelak jaso eta Rikoren esperientzia gastronomikoen instalazioetan zozketa egiten da. Honen egiazkotasuna erakusteko, bideo baten bidez elkarbanatzen da webgunean eta sare sozialetan. Ostean, Riko pertsonalki harremanetan jartzen da irabazlearekin eta saria dagokion lokalean emateko hitzordua zehazten dute.
Apirileko saria banatuta, maiatzeko kanpaina ere martxan da jada. Oraingo honetan, ardo berdinak kontsumituaz, bost sari banatuko dira. Irabazle bakoitzak ezkur-beso iberiko bat irabaziko du, bospasei kilokoa.