Lanbide eskolan egin zieten harrera atzo, kanpotik etorritako ikasleei eta irakasleei, eta udal ordezkariak ere bertan izan ziren. Ikastetxea erakatsi zieten lehenengo, eta eskuartean dituzten proiektuen berri eman. Antolatzaileek adierazi zuten hezkuntza proiektuak adinako garrantzia duela beste kultura eta hizkuntza batzuen ezagutzak, eta ikasleak animatu zituzten horretara.