Urkuluri 160 lagunek bira emanda, erronka lortuta

Mirari Altube Arrese 2022ko maiatzaren 7a

Atxabalta 1.000 baietz erronka bota zuen Aretxabaletako Sarek Izan Bidea ekimenaren baitan, eta lortu dute. 160 lagunek eman diote bira Urkuluri gaur goizean eta 1.067 kilometro batu dituzte.

Pozik agertu dira Sareko kideak herritarrek emandako erantzunarekin eta zergatik elkartu diren gogorarazi dute: “Euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko legedia bertan behera uztea eta lege arrunta aplikatzea”. Garikoitz Garcia preso aretxabaletarra izan dute gogoan bereziki: “Gradu progresioa ahalbidetzea etxerako bidean, aurrera pausoak emateko eskatu dugu”.

Urriaren 8an emango diote amaiera Izan Bidea dinamikari eta Donostiako kaleak betetzera gonbidatu dituzte herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak