Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako udalen, Fagor Taldearen, Mondragon Taldearen, Debagoiena 2030 sarearen eta Energiaren Euskal Erakundearen babesa du Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak, besteak beste. Martitzenean, proiektuaren inguruko xehetasunak emango dituzte hainbat ordezkarik, baita herritarren zalantzak argitu ere –ekitaldian ez da egongo itzulpen zerbitzurik–.
Kooperatiban izena emateko aukera egongo da saio bukaeran, eta horiek lehentasuna izango dute irail inguruan zabalduko den bazkidetza kanpainan. Era berean, argitu dute orain izena emateak ez dakarrela inongo konpromisorik, hau da, ez duela ezertara lotzen.