Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu dute Aretxabaletan

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mai. 4a, 17:37

Loratu ekimenean neska-mutikoak kalean marrazten.

Aurtengo udaleku irekiak uztailaren 4tik 22ra izango dira. 2010 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude, eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago; online egin beharko da. Maiatzaren 18a bitartean, udal webguneko formularioa bete beharko da izena eman nahi den ume bakoitzeko.

Guztira, 320 plaza eskainiko dira, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrek oporretan euskaraz eta aisialdiaz ekintzen bitartez gozatzeko asmoz antolatu dira aurtengo udalekuak. Hori horrela, Aretxabaletako Udalak antolatutako udako eskaintza hau aurrera eramateko 72.320 euroko partida bideratu da, eta Loramendi Euskara Elkartea arduratuko da programa kudeatzeaz, Loraturen bitartez.

Udalekuetan parte hartzeko, ume bakoitzeko 85 euro ordaindu beharko dira, eta udalekuen ordutegiari dagokionez, soilik goizez eskainiko dira, 09:00etatik 13:00etara, nahiz eta 2018an jaiotakoentzat ordutegia 10:00etatik 13:00etara bitartekoa izango den.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak