Bi urteetako etenaldiaren ostean berreskuratu da krosa. Ohi legez, lehenengo, umeen lasterketak egingo dira Otala Zelai inguruan 10:00etan hasita. Helduena, 11:00etan hasiko da eta 8.140 metro egin beharko dituzte lasterkariek; zelaitik abiatu, urtegiari bira eman eta zelaian bukatu.
Sari-emate ekitaldia 12:30ean izango da zelaian bertan.
