Leixargarateko aterpetxearen urteurrena giro ederrean ospatu dute

Mirari Altube Arrese 2022ko maiatzaren 2a

Zapatuan, apirilaren 30ean, ospatu zuten Leixargarate aterpetxearen 50. urteurrena UDAk eta Besaidek elkarrekin. 1971n, martxan jarri zutenetan, presidente zirenak, kirol elkarteko gaur egungo zuzendaritzako kideak zein herritarrak elkartu ziren eta, eguraldia lagun, giro ederra sortu zen aterpetxearen bueltan. Argazkiak: UDA

Txalaparta doinuek eta Lekaixoka bertso eskolako Ekain Agirrek eta Ibai Alberdik girotu zuten ekitaldia. Aterpetxearen sorreran bi herrietako elkarteetako presidente izandako Alvaro Arregi Otadui (Besaide) eta Javier San Miguel (UDA) ere gerturatu ziren eta sasoi hartako kontuak gogora ekarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak