Liburuen gaineko galderak erantzuteko gertu izan ziren eta erosleei liburuak oparitu zizkieten.
Idazleak liburuekin
Luis Jose Errasti Hitz batzun istorixa txiki batzuk liburua eskuartean duela. Jesus Mari Errasti anaiak jasotako euskal berben bilduma da.
Judit Ruiz de Munain azken liburuarekin: El Rinoceronte.
Dabid Agirre, argitaratu berri duen Guía del camino Ignaciano liburua erakusten.
Josune Murgoitio Destino Estambul liburuarekin.
Xabier Oianguren eskoriatzarrak dagoeneko bi liburu argitaratu ditu.
Gema Iñiguez Sobre el calor de la piel liburuaren berri ematen, bertan idatzi duelako Contigo bajo la tormenta izeneko kontaketa erotikoa.
Hitz-artea, aurten bigarrenez
Atzo, ostera, Hitz-Artea ekimena izan zen Arkupen. Idazleek liburuetako pasarteak irakurri zituzten eta bien bitartean Jokin Mitxelena ilustratzaileak marrazkiak egin. Parte hartu zuten idazleak honako hauek izan ziren: Maider Triviño, Tere Irastorza –Karmele Igartua poeta aretxabaletarrak idatzitakoak irakurri zituen–, Gema Iñiguez, Judit Ruiz de Munain, Luis Jose Errasti eta Xabier Oianguren.