Argazkigintzaren gaineko oinarrizko ikastaroan lekua daukate oraindik

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 28a, 16:08

Argazkigintza digitalean hasteko ikastaroa antolatu du Udalak. Ivan Valle Carrasco argazkilari aretxabaletarrak gidatuko du eta oinarrizko ezagutzak ikasteko, teknika ezberdinak ezagutzeko eta sormena garatzeko aukera izango da. Izena emateko epea oraindik zabalik dago; Arkupera jo behar da horretarako.

Guztira 30 ordu teoriko-praktiko emango ditu, martitzen eta eguenetan, maiatzaren 10ean hasita (15:00-17:00); saio teorikoak Arkupen izango dira eta praktikak asteburutan, irakaslearekin adostuta.

Ikastaroa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta taldeak gutxienez sei eta gehienez hamabi ikasle izan beharko ditu. Oraindik badago lekua izena emateko eta Arkupera jo behar da horretarako (prezioa 85 eurokoa da).

Parte hartzeko argazki kamera digital aurreratua eskuzko sistemarekin eraman beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak