Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzeko ikastaroa eskainiko dute Aretxabaletan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko api. 28a, 16:26

Energia kontsumoa egokitzeko xehetasunak emango dituzte saioan

Energia Argitu ekimenaren baitan izango da ikastaroa, maiatzaren 5ean, Arkupe Kultura-etxean. Energia kontsumoa egokitzeko xehetasunak emango dituzte, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, maiatzaren 3a baino lehen.

Etxeko energia kontsumoa egokitzeko Nola egokitu etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe saio-praktikoa eskainiko dute Aretxabaletan. Maiatzaren 5ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Arkupe Kultura-etxeko Zaraia aretoan.

Kontsumo datuak eskuratzeko, murrizteko, tarifarik onenak aukeratzeko eta kontratatutako potentziaren egokitasuna identifikatzeko gakoak emango dituzte bertan. 

Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea maiatzaren 3a baino lehen argitu@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita edo 628532248 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera, 09:00-18:00). Gaiaren inguruko xehetasun guztiak www.argitu.eus webgunean kontsulta daitezke.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aretxabaletako Udalak eta Debagoieneko Mankomunitatean antolatu dute saioa Energia Argitu programaren baitan. Energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea, eraginkortasuna handitzea eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da egitasmoaren helburua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak