Abian da Udalaren dirulaguntzen deialdia

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 22a, 10:55

Hainbat arlotan garatutako proiektuak finantzatzeko dirulaguntza deialdia jarri du abian Aretxabaletako Udalak. Laguntzak izango dira besteak beste, kirol, kultura edo euskararen sustapenera bideratutako proiektuendako, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza jardueretarako, enplegua sortzeko ekimenetarako eta gazteek etxebizitzak alokatzeko.

Deialdi honetara 150.423 euroko partida bideratu dute, aurrerago handitzeko aukerarekin.

Guztira hamazazpi programa dira:

  1. 2022. urtean kultur proiektuak eta programak gauzatzeko dirulaguntzak.
  2. Grabazioak egiteko masterrak eta beste produkzio kulturaletarako dirulaguntzak.
  3. 2022. urtean baserri auzoetako eta herri auzo barruko jaien araudia, kultur proiektuak eta programak gauzatzeko dirulaguntzak.
  4. Euskara ikasteko matrikula gastuak ordaintzeko dirulaguntzak.
  5. Aretxabaletako udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoei euskararen normalizazioarekin zerikusia duten ikastaroak egiteko dirulaguntzak.
  6. Euskararen erabilera sustatzen duten elkarteei eta erakundeei dirulaguntzak.
  7. Irakaskuntza arautuaren eremuan irabazi asmorik gabe diharduten gurasoen elkarteek egindako ekintzetarako dirulaguntzak.
  8. Etxebizitzen alokairua ordaintzeko gazteei dirulaguntzak emateko oinarri espezifiko arautzaileak.
  9. Garapenerako lankidetza proiektuetarako dirulaguntzak.
  10. Adikzioen tratamendurako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri espezifikoak.
  11.  Beren jarduera gizarte zerbitzuetan garatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak.
  12.  Eskola gastuei aurre egiteko banakako dirulaguntzak.
  13.  Aretxabaletako kirol taldeen jarduera arruntarentzat dirulaguntzak.
  14.  Aretxabaletako kirol taldeek eta erakundeek antolatutako jarduera berezietarako eta/edo noizean behingo jardueretarako dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri-arauak.
  15. Enpresa ekimen berriei zuzendutako dirulaguntzak.
  16.  Kontratazio berriei zuzendutako dirulaguntzak
  17.  Berdintasun arloan dirulaguntzak emateko oinarriak.

Programen gaineko argibide gehiago jakin gura izanez gero, oinarriak zein epeak, hemen kontsulta daitezke.

Eskaerak egoitza elektroniko bidez

Egoitza elektroniko bidez egin behar dira dirulaguntza horietarako eskaerak: https://www.aretxabaleta.eusTramiteak atal barruan, Dirulaguntzak orrian–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak