Aurten ere ez du hutsik egingo futbolari eskainitako campusak. Aretxabaleta kirol elkartearen eskutik dator beste behin, eta uztaileko hiru astetan, 4tik 22ra bitartean, eskainiko dute Ibarra futbol zelaian; eta egun osoko jarduna izango da, 09:00etatik 17:00etara, bazkariak barne. Elkartetik adierazi dute futbola ardatz izan arren beste kirol eta aisialdi jarduera batzuek ere izango dutela lekua ohi legez, eta irteerak ere egingo dituztela.
Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko eta horretarako honako galdetegi hau bete behar da: https://labur.eus/udalekuak2022UDA; horretarako azken eguna ekainaren 23a izango da. Prezioa da, 165 euro.
Argibide gehiagorako UDAko kudeatzailearengana jo daiteke: Ainara Muga: 659 794 465.
