Adin txikikoen Interneten erabilera seguruaren gaineko argibideak emango dituzte hilaren 27an

Mirari Altube Arrese

Interneten arriskuak eta erabilera segurua izango ditu berbetarako gai Rakel Gamito adituak apirilaren 27an, Arkupen (18:00). Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duen Treba Gurasoak programaren barruan antolatutako hirugarren eta azken hitzaldia da.

Hezkuntza Zientzietan doktore, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle eta IkHezi ikerketa-taldeko kide den Rakel Gamitok Haurrak, nerabeak eta Internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua izenburuko hitzaldia eskainiko du. Argibide gehiagorako, bidali mezu bat honako helbidera:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak