Hip-hop eta rap doinuek jarraitzaile asko dituzte euskal gazteen artean, eta gero eta gehiago dira Debagoienean ere estilo horretako abestiak sortzera ere ausartzen direnak; hori horrela, Aretxabaletako Loramendi Euskara Elkarteak, eskualdeko euskara elkarteekin elkarlanean, 12 eta 18 urte bitartekoentzako sariketa antolatu du.
Euskarazko abestiak izan behar dute, aurretik argitaratu bakoak eta gutxienez minutu bateko iraupenarekin. MP3 formatuan bidali behar dira lanak, ekainaren 8ra bitartean, Euskara@ loramendielkartea.eus helbidera.
Saria, estudioan grabatzea
Arrasateko Ohian Uribarren Fane eta Martin Errasti Tata eta Bergarako Iker Hiriart HRT izango dira epaimahaikide lanetan, eta horiek erabakiko dute zein kantuk izango duen Skysound estudioan grabatzeko aukera, hori da-eta saria.