Santakurtz kaleko lanek zirkulazioaren noranzkoa aldatuko dute hurrengo fasean

Xabier Urtzelai 2022ko api. 12a, 19:13

Fase berrian ibilgailuak Otalora kalera bideratuko dituzte Sarasate hegoaldetik, Exprex taberna dagoen tokitik.

Apirilaren 19an hasiko dute Santakurtz kaleko obren bigarren fasea, eta horrek zenbait aldaketa eragingo ditu Aretxabaletako auzoan, bereziki zirkulazioari dagokionean. 

Santakurtz kaleko Hornidura eta Saneamenduko Plan Bereziko obrek bigarren faseari ekingo diote apirilaren 19an. Eta, aldaketa nabarmenak ekarriko ditu zirkulazioari dagokionez. Batetik, Iparragirre kalean, Amets taberna dagoen kalean, zirkulazioari itxiko dute. Hala, ibilgailuak Otalora kalera bideratuko dituzte Sarasate hegoaldetik, Exprex taberna dagoen tokitik, eta horrek zirkulazioaren noranzkoa aldatuko du lanak egiten dituzten bitartean. Exprex tabernatik Santakurtz aldera igarotzeko aukera izango dute Sarasate, Elkano, Guridi eta Iparragirre kaleetako bizilagunek, oraindik obretan ez dauden zatietan aparkatu ahal izateko.

Bost fase Santakurtz berrurbanitzatzeko

Santakurtz kaleko obrak Sasoi Eraikuntzak enpresari esleitu zitzaizkion, 2.042.500 eurotan. Esku-hartze eremuak Kurtzebarri Eskolako eraikinaren amaieratik herriko sarreran dagoen erdi-biribilguneraino hartzen du, baita Santakurtz ondoko kaleak ere. Lanen garapena inguruko bizilagunen egunerokoa bateragarri egiteko, hirigintzako esku-hartzea faseka egiten ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak