Aretxabaletako atleta da Ainara Urrutia, 37 urterekin hasi zen korrika egiten eta hainbat helburu betetzeko aukera izan du orain artean. Beñat Arnaiz triatletak ibilbide luzea dauka eta haren bizipenak entzuteko aukera ere izango da hilaren 28ko saioan. Eta Igor Olalde korrikalariaren esperientzia eta iritziak ere gertutik ezagutzeko aukera eskainiko dute.
Solasaldia Xabi Igoak gidatuko du Gurea tabernan, hilaren 28an, 19:00etan, eta musikarekin girotuko dute Peio Uribetxebarria eta Irene Ruiz de Austri gazte aretxabaletarrek.