Gipuzkoako federazioak antolatutako txapelketako finalak jokatu dituzte Aretxabaletan; hain zuzen, Deba-Urola eskualdeko txapelketako finalak.
Aretxabaletarren arteko finala
Bigarren urteko alebinetan, eskuz binaka, Aretxabaletako bi bikote lehiatu ziren, atzo, egubakoitza: Markel Alarcia eta Egoitz Ibabe, Joanes Errastiren eta Aratz Larrañagaren aurka. "Partidu polita jokatu dute, parekatua. Ordu erdi baino gehiago ibili dira pilotan, eta lehiatua izan da", azaldu du Juan Mari Errasti Aretxabaletako pilota arduradunak. Azken emaitza: 16-8 Alarcia eta Ibaberen alde.
Azkoitia-Bergara
Lehenengo mailako infantiletan, eskuz binaka, Azkoitia eta Bergara lehiatu ziren: "Izugarria izan da, ordubete baino gehiago ibili dira pilotan. Gainera, partidu oso ona jokatu dute, lehiatua, eta emaitzak ere hori adierazten du: 18-17 azkoitiarren alde". Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola nagusitu ziren Haritz Etxaberen eta Aratz Etxeberriaren aurka.
Partidua ikustera, ohikoa den moduan, jende dezente joan zela nabarmendu du Errastik.