Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, gaur, Aretxabaletan

Xabier Urtzelai 2022ko apirilaren 8a

Udaberri txapelketako irudia, aurten, Iturrigorrin.

Ataunen, Lazkaon, Aretxabaletan eta Astigarragan jokatuko dituzte asteburuan Errendimenduko Gipuzkoako Eskuz Binakako finalak. Aretxabaletari dagokionez, partiduak gaur, egubakoitza, izango dira, 19:00etan hasita.

Aretxabaletari dagokionez, 19:00etan jokatuko dituzte Deba-Urola eskualdetako Gipuzkoako finalak Iturrigorrin. Lehenengo partidua alebinena izango da, eta hor Aretxabaletako bi bikote izango dira aurrez aurre: Markel Alacia eta Egoitz Ibabe eta Muhammad Ahsan eta Aratz Larrañaga. Eskuz binako infantilen partiduan, berriz, Azkoitiako eta Bergarako pilotariak izango dira aurrez aurre. Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola azkoitiarrek Bergarako Haritz Etxabe eta Aratz Etxeberria izango dituzte aurrean.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak