Elizkizun ugari izango dira Aste Santuan, domekan hasita

Mirari Altube Arrese 2022ko apirilaren 9a

Andre Mariaren Zeruratze parrokiako kideek Erramu Domekako ospakizunekin emango diote hasiera Aste Santuari eta elizkizun ugari izango dira.

Gaur, zapatua (19:00) eta domekan (12:30). Eta elkarteko penitentzia izango da astelehenean (19:00).

Eguen Santuan, apirilaren 14an, Jaunaren azken afaria izango dute gogoan (18:00) eta Egubakoitz Santuan bi ekitaldi izango dira: gurutze-bidea Izurieta auzora (11:00) eta Jaunaren nekaldiko elizkizuna parrokian bertan (18:00). Zapatuan, hilaren 16an, Pazko Gaubeila ospatuko dute (19:00) eta domekan, pazkoa; meza nagusia, ohi legez, 12:30ean izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak