Loratu taldeak Loratulekuak ekimena jarriko du martxan datorren astean. 10:00etan hasiko dituzte hiru egunetan abentura-jokoak, Herriko Plazatik. Astelehena, hilak 11, izango da lehen eguna: "Taldeak egingo ditugu eta talde bakoitzaren izaera sortuko dugu. Ostean, bandera jolasera jolastuko dugu", adierazi dute Loratutik. Egun horretarako kamiseta zuri bat eraman beharko du haur bakoitzak, ondoren margotua izango dena. Martitzenean Gazte Konkis-eko probak egingo dituzte Otala Zelain. Eguaztenean, azken probaren ostean, muralgintzako tailerra jasoko dute, eta, bukatzeko, azken jaia egingo dute, sari banaketa eta mokaduarekin.
Haurrak arropa erosoarekin joateko eta motxila batean aldatzeko kamiseta, zira eta hamaiketakoa eramateko deia luzatu dute antolatzaileek.