Alaitz Mendieta guneko koordinatzaileak adierazi du oporrak tarteko "etxekoak" animatu direla-eta "pozik" daudela antolatzaileak. Egitarauari bihar emango diote hasiera, astero egin ohi dute sukaldaritza tailerrarekin, Santa Kurtz kaleko gazteleku zaharrean.
Hilaren 11n eta 12an egingo dute, ostera, Bixi udaberrixa izenpeko ekintza-sorta, Eskoriatzako gaztelekuarekin elkarlanean. Hala, 11:00etatik 17:00etara arituko dira Urkulun abentura probetan nor baino nor gehiago. Hurrengo egunean, Eskoriatzako plazan tortilla txapelketan hartuko dute parte, 12:00etan hasita, eta, prestatutakoa jan ostean, bingo musikatuaz eta Aretxabaletako Oihu! talde gaztearen kontzertuaz gozatuko dute parte-hartzaileek.
Datozen hilabeteetako ekintzak antolatzeko "proposamen guztietara irekita" daudela gaineratu du Mendietak.