Hainbat partidutan izandako gertaerekin kezkatuta dago UDA

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 7a, 18:04

Aurkariek eta epaileek irainak eta isekak entzun behar izaten dituztela adierazi dute Aretxabaleta kirol elkarteko zuzendaritzako kideek, eta horri buelta eman gura diote.

Oso kezkatuta agertu dira UDAko zuzendaritza batzordeko kideak azken hilabeteetan Ibarra futbol zelaian izan diren hainbat gertaerarekin, eta horren berri emateko prentsa-oharra zabaldu du: "Badago gai bat asko kezkatzen gaituena; eta bazkide, kirolari, guraso eta zuzendaritza taldeko kideen ahotan dabilena. Hainbat partidutan, Ibarran gertatzen diren zenbait gertaerarekin dago lotuta. Izan
ere, aurkariarekin, epailearekin...
sartzeko joera dago: irainak, mehatxuak, isekak...".

Aldageletako paretetan idatzitakoa berreskuratu behar dela adierazi dute: "Gu gara: laguntasuna, errespetua, adiskidetasuna, elkarbizitza, batasuna... Eta hori ez da liskarra, ez da ez istilua eta ez da horrelako ezer".

Beste futbol zelai batzuetan antzekoak gertatzeak ez dituela lasaitzen diote, eta UDAko kideei dei egin diete egoerari buelta emateko: "Defenda dezagun gure nortasuna inoiz baino indar gehiagorekin! Erakuts dezagun beste modu batera egin daitezkeela gauzak!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak