Txarapea azpiko parkeari hel diezaioten gura du EH Bilduk

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 8a, 09:20

'Txarapea parkea' pasabidearen simulazioarekin. (Irudia: EH Bildu)

Ibaiaren bi aldeak eta han egingo den igogailua kontuan hartuta "gozatzeko moduko berdegune bat" eskatu du.

Aretxabaletako EH Bilduk prentsa-ohar bidez adierazi du "poztu" egin dela jakin duenean Txarapeak izango dituela igogailua eta herrigunearekin lotzen duen pasabidea. Baina Udal Gobernuari hori baino gehiago eskatu gura dio: "Egingo den parte hartze prozesuan, eta ondorioz proiektuan, Txarapea azpiko parkea ere bertan txertatzea. Hau da, ibaiaren bi aldeak eta Txarapearekin lotzen duen igogailua osotasunean kontuan hartzea".

EH Bilduko kideek gogorarazi gura izan dute 2017aren bukaeran proposamen bat egin zutela, "100 bat herritarrekin egindako entzute fase baten ondoren". Eta orduan landutako Txarapea parkea deituriko proiektuaren gakoak aipatu dituzte: Txarapea erdigunera gerturatzeko lotura integral bat egitea; igogailua eta pasabidearen tandema egitea; eta parkea lotura horren erdigunean kokatzea.

"Proiektuak, baina, ez zuen Udalean ibilbiderik izan eta, gainera, kritikatua izan zen Gobernuaren aldetik", adierazi dute. Orain dela lau urte legez orain ere, HAPOren parte hartzeari esker, berdegunearen gaineko "ekarpen asko" egon direla zehaztu dute: "Denak aintzat hartuta, herritar guztiok gozatzeko moduko berdegune bat edukiko dugula espero dugu".

Gaineratu dute "herria hobetzeko" proposamenak egiten jarraitzeko asmoa dutela: "Tokatzen zaigun lekuan tokatuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak