'Adur, adur, ez naiz zure beldur' areto literarioa izango da aste guztian Arkupen

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 4a, 17:19

Beldurra landuko dute Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako Almen guneko neska-mutikoek Galtzagorri elkarteari esker. Gipuzkoako aretoetan zehar dabilen zirkuitua iritsi da astean Arkupera, eta Jonas eta Hozkailu Beldurtia liburua oinarri hartuta egingo dute lan.

Gipuzkoan zehar aretoen zirkuitua antolatu du Galtzagorri elkarteak seigarren aldiz, eta horietako bat, Adur, adur, ez naiz zure beldur Aretxabaletako liburutegian izango da gaurtik ostiralera arte. Ikastetxeetako ikasle taldeak pasatuko dira bertatik eta liburutegiaren
ordutegian ere irekita egongo da aretoa, helduek eta familiek ere bertako liburuak eta arte-lanak ikus ditzaten eta horien gainean hausnar dezaten.

Galtzagorriko literatur aretoak jolas literarioak dira, eta haurrek modu aktiboan hartzen dute parte, Galtzagorri elkarteko dinamizatzaile batek proposatutako jolasean. Bakoitzak gai zehatz bat jorratzen du, eta oraingoan, beldurrari helduko diote. Horretarako Juan Kruz Igerabidek idatzitako eta Aizkorri argitaletxeak argitaratutako Jonas eta Hozkailu Beldurtia liburua erabiliko dute.

Helburuak

Saioaren helburuak honako hauek dira: beldurraren trataera haur literaturan ezagutzea; barruko mamuak eta kanpoko mamuak lantzea; era horretako adierazpen literarioen ezagupena eta azterketa egitea; eta haurrak beldurrari aurre egiteko literaturak eskaintzen dizkion tresnak ezagutzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak