Migel Elortza da Basotxoko presidentea, aldi batez

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 4a, 12:04

Migel Elortza, Basotxo elkartearen egoitza aurrean.

Aitor Alberdi ordezkatuko du bajan dagoen bitartean, eta hura itzulitakoan, batzar orokorra deituko dute.

Erretiratuen elkarteko presidente Aitor Alberdik baja hartu du eta haren ardurak Migel Elortza Etxaspek hartu ditu. Behin-behineko kontua izango da, hura itzultzen denean batzar orokorra egiteko asmoa dutelako: "Ordurako, zuzendaritza batzordea berritzeko kide batzuen izenak izango ditugu".

Elkarteak ohiko jarduna berreskuratu du azken hilabetean eta aurrera begira ere ekintza mordoa dituzte zehaztuta. Apirilaren 6an, zaindariaren eguna ospatuko dute –martxoaren 1ean atzeratutakoa–: salda Basotxon (12:00) eta bazkaria Taberna Berri jatetxean (14:30).

Bestalde, maiatzaren 20tik 22ra Madrilera joango dira. Izena emateko epea zabalik dago, astelehenetik egubakoitzera bitar-
tean elkartean (11:00-12:00).

Tute eta mus txapelketak

Apirilaren 7an, ostera, bailarako elkarte arteko tute eta mus txapelketak jokatuko dituzte Abaroan (Arrasate). Basotxoko txapelketako irabazleak izango dira han: musean, Miguel Rico eta Antonio Vidriales; eta tutean, Javier Valle eta Antonio Garcia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak