Ekintza bereziak Aretxabaletan, Autismoaren Nazioarteko Egunean

Imanol Beloki Unamuno 2022ko apirilaren 2a

Gaur, apirilaren 2a, Autismoari Buruz Kontzientziatzeko eguna da, eta jolasak, tailerrak… egin dituzte, Aretxabaletan. Elkarte eta eragile ezberdinek hartu dute parte gaurko programa antolatzen, eta Autismoaren Espektroko Nahastea duen zortzi urteko Anerren amak, Oihane Llinares-ek adierazi duenez "gaurko egunean egindako ekintzekin gehiago daki jendeak autismoaz, eta hori oso garrantzitsua da".

Goizean ekintza mordoa egon diren arren, arratsaldean ere izango dira beste beste zenbait hitzordu. Esaterako, 17:30ean, The Song (blues) taldearen kontzertua, Hirusta taberna ondoko plazan, edo 19:30ean, Demonio de Niño taldearen kontzertua, besteak beste.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak