Hamabosgarren Huhezinemak baditu irabazleak

Miren Arregi Amasorrain 2022ko api. 2a, 13:35

Mikel Uralderen 'Hormak' lana da Sail Ofizialeko irabazlea. MU sailean 'Asko falta da?' filmak irabazi du fikzio onenaren saria eta Bideoklipen atalean, berriz, Nitya Lopezendako izan da sari nagusia, 'Liher Teloia' lanagatik.

Bukatua da Huhezinema, Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleek antolatzen duten Euskal Film Laburren jaialdia. Martxoaren 30etik atzora bitartean, tailer, masterclass, film, kontzertu eta abarrez gozatzeko aukera izan dute Aretxabaletan.

Aurten, guztira, 84 lan aurkeztu dira lehiaketara eta horietatik 31 hautatu ditu epaimahaiak. Horietatik 10 izan dira Sail Ofizialekoak, 9 MU Sailekoak eta 12 Bideoklipen Sailekoak. Hona hemen,  garaileen zerrenda.

SAIL OFIZIALA

Huhezinem Saria - Hormak (Mikel Uralde Arrue)

Vertigo Saria - Albondigas (Julen Higuera)

Ikusleen Saria - Berak baleki (Aitor Gametxo)

Soinu Onenaren Saria - Ur Azpian Lore (Aitor Oñederra)

Mundikide Saria - Yungay 7020 (Raquel Calvo Larralde)

MU SAILA

Fikzio Onenaren Saria - Asko Falta da?

Soinu Onenaren Saria - Asko Falta da?

Ikusleen Saria - Asko Falta da?

Argazki Onena - Hurrengo Geltokia

K-saria - Ama?

BIDEOKLIP SAILA

Bideoklip Onena 1 - Liher Teloia (Nitya Lopez)

Bideoklip Onena 2 - Alai eta Pablo Reverte Ozen (Alai Ormazabal de Urresti)

Bideoklip Onena 3 - Jhonny Graso Espada y Rosa (Marino Pardo Fuente)

 

 

Erlazionatuak

Huhezinemako sari banaketa, argazkitan

Miren Arregi Amasorrain 2022 api 02 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak