Hilabeteko hizkuntz eta kultur elkartrukeari amaiera emateko ekitaldia

Mireia Bikuña 2022ko apirilaren 1a

Garabideren eskutik egin duten Hizkuntza Gutxituak Biziberritzeko lankidetza ikastaldia bukatutzat eman dute. Hilabeteko egonaldian parte hartu duten 22 pertsonek, eta bisita leku izan diren enpresetako ordezkariek opariak elkartrukatu zituzten, tartean Goiena Komunikazio Taldea, opari-katea osatuz. Kantuan bukatu zuten agur ekitaldia.

Aretxabaletako Mojen komentuan egindako ekitaldia "eskerrak" emateko unea izan zen. Bizitakoagatik, ikasitakoagatik, ikusitakoagatik, eramaten dutenarengatik. Horregatik guztiagatik, esker oneko hitzak besterik ez ziren entzun.

Aretxabaletako alkatea Unai Elkorok, Garabideko presidente Iñaki Martinez de Lunak eta Jon Sarasuak hartu zuten hitza hasieran. Ostean, opari-katea egin zuten guztiek, erakundeek eta komunitateek.

Musikarekin bukatu zuten ekitaldia: Txileko maputxe Paola Ñaculefek kantuan egin zuen, eta ostean, ekitaldian egondako guztiek, elkarrekin, Hizkuntzen kontrapasa abestu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak