Lekaixoka bertso eskolako Mikel Mendiaratz eta Ramon Iturricastillo izango dira solasaldia gidatuko dutenak, eta hitzordu berezia izango dela adierazi dute. Izan ere, bertsotan egingo dizkiete galderak gonbidatuei. "Saioa hasteko, gonbidatuak aurkeztuko ditugu Iturricastillok eta biok, puntuka. Ondoren, txirrindulari bakoitzari galdera pertsonal bat egingo diogu, eta gero, kirolaren gaineko beste hainbat galdera botako ditugu airera. Amaitzeko, esaten dituztenak oinarri, ondorioak aterako ditugu, eta bertsotan agurtu", adierazi du Mikel Mendiaratzek.