Mikel Zamora konpositoreak Aretxabaleta aukeratu du bakarka egindako lehen lanaren berri emateko. Quien me lo iba a decir, Tu castillo, Dos puertas, Qué más da, Lobotomy eta Herria maitatzia abestiekin batera, Itoiz, Los Piratas, Keane, Zarama, Frank Sinatra eta Tracy Chapman artista ezagunen abesti arrakastatsuak interpretatu ditu, tartean, Hegal egiten, Kantu eroa, Iñaki, Baby Can I Hold You eta My Way. Hitzorduarekin bat egin dutenek gogotik gozatu dute emanaldiaz, sarritan altxatu baitira jarlekuetatik. Zamora emozioz beteta igo da goraino bete den antzokiko oholtzara, eta errepertorioa amaitutakoan ikusleek Beste bat! oihukatuz erakutsi diote esker ona.
Bideoan, Herria maitatzia abestia.