Udaberriko jolas parkearen nondik norakoak zehaztu dituzte

Mirari Altube Arrese 2022ko api. 4a, 10:10

Hainbat ume jolaserako zain.

Apirilaren 11n eta 12an egingo dute, Ibarra kiroldegian, eta 3 eta 12 urte artekoei bideratuta egongo da. Hainbat eratako jolasak eta tailerrak izango dituzte aukeran.

Urte hasieran neska-mutikoendako antolatu izan den Gabonetako parkerik ez da egin aurten, COVID-19aren eraginagatik.
Orduan bertan behera utzi zena
orain dator: apirilaren 11n eta 12an, hain zuzen ere, Aste Santuko oporren atarian; ekintza mordoa izango dituzte Ibarra kiroldegian.

Goizez eta arratsaldez

Jolas parkea 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei bideratu diete, eta, besteak beste, honako hauek izango dituzte: puzgarriak, ohe elastikoak, jolasak, tailerrak eta Xbox jolas digitalak. Parkearen ateak goizez –11:00-13:00– eta arratsaldez –17:00-20:00– zabalduko dituzte.

Prezioei dagokienez, eguneko sarrerak sei eurotan eskainiko dituzte; bi eguneko bonuek, ostera, hamar euroko prezioa izango dute. Hirugarren seme-alabek debalde sartu ahal izango dute, betiere, familia ugariaren txartela aurkeztuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak