Literatur Astea dator Kurtzebarri eskolara, askotariko ekintzekin

Mirari Altube Arrese

(Argazkia: Kurtzebarri eskola)

Irakurtzeko ohitura sustatzeko eta ikasleak literatur mundura hurbiltzeko helburuarekin, Literatur Astea egingo dute Kurtzebarri eskolan martxoaren 24tik 30era bitartean, Emakume idazleak izenburupean.

Askotariko ekintzak izango dituzte egun horietan; besteak beste, emakume idazleen liburuak irakurtzeko eta biografia ezagutzeko aukera eta Ana Jaka (Andoain, 1973) idazlearen bisita Ikasleek nahi beste galdera egin ahal izango dizkiote. Gainera, DBHko ikasleek eurek sortutako ipuinak kontatuko dizkiete gaztetxoenei.

Asteari bukaera emateko, martxoaren 30ean, 30. Irakur Maratoia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak