Komunikaziorako bideak zabaldu nahian, bazkideen Whatsapp taldea sortu gura du. Elkartearen albisteak jasotzeko bakarrik izango da, eta interesa dutenek izena eman beharko dute. Era berean, zuzendaritza batzordetik jakinarazi dute Aitor Alberdi presidenteak baja hartu duela eta haren ardurak Miguel Elorzak hartu dituela urteko batzarra egin arte.
Ekintzei dagokienez, martxoaren 31n, hitzaldia egingo du Clemente Domingo erizainak: Automedikazioa eta paziente bizia. Basotxon bertan izango da (17:00). Apirilaren 1ean, ostera, gaztaina-jana izango dute (18:00). Eta datarik zehaztu barik izan arren, martxoaren 1ean ospatzekoak ziren zaindariaren eguna ere ez dutela ahaztuta adierazi dute.