Loratulekuak izenarekin jolasak eta ekintza bereziak iragarri dituzte hiru egun horietako goizetarako –10:00etatik 13:00etara–.
Izena emateko epea zabalik dago, martxoaren 21era arte, eta 60 lagunendako dute lekua. Galdetegi bat prestatu dute horretarako, eta argibideak gura dituenak hemen ditu bideak: 747 42 18 69 eta loratu@loramendielkartea.eus. Prezioa da 50 euro ume bakoitzeko –bigarrena, 30 euro–.