Irati Betegi, emakumezkoen eskuz binakako master finalean

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mar. 18a, 09:00

Irati Betegi pilotaria, asteon, Iturrigorri pilotalekuan entrenatzen.

Emakumezkoen eskuz binakako Master Laboral Kutxa finalerako sailkatu da Irati Betegi pilotari aretxabaletarra. Hori horrela, pilota goxoarekin arituko da Olatz Intxausti antzuolarrarekin batera, Uxue Perez eta Aiala Uriarte lezamarren aurka. Finala Gabirian jokatuko dute, bihar, 17:30ean.

"Gabonetan nire lehenengo finala jokatu nuen, mistoan. Zapatuan, berriz, emakumezkoen txapelketako finalean estreinaldia izango dut. Ondo prestatuta nago, eta saiatuko naiz irabazten. Finalaren aurretik, gainera, gaur, 18:30ean, Oñatin Gipuzkoako binakako partidua jokatuko dut Lander Valle aretxabaletarrarekin, eta biharko entrenamendu gisa ondo etorriko zait", adierazi du Irati Betegik.

Errasti, harro

Juan Mari Errasti Aretxabaletako pilota entrenatzaileak ere finala irabazteko aukerekin ikusten du Irati: "Pilota gogorrarekin ere aritzen da, eta goxoarekin jokatzerakoan nabarituko du. Ea lan ona egiten duen...".

Irati Betegi eta Juan Mari Errasti, aste honetako entrenamendu saio batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak