Huhezinema jaialdiko finalistak, erabakita

Jon Irizar Aranguren 2022ko mar. 16a, 09:40

Huhezinemaren 14. edizioko sari banaketako artxiboko irudia. (Argazkia: Goiena)

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako 84 lanetatik 31 finalistak hautatu ditu; zehazki, 10 sail ofizialekoak, 9 MUko ikasleen sailekoak eta 12 bideoklipen sailekoak. Martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo da 15. edizioa, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.

Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleek antolatuta, abenduaren 22an ireki zen Huhezinema Euskal Film Laburren lehiaketaren 15. edizioa. Musika hartu zuten aurtengo bereizgarri, eta ohiko sail ofizialaz zein MUko ikasleen sailaz harago, bideoklipen atala ere izango da. Abenduaren 22tik otsailaren 18ra arte egon da parte hartzeko aukera.

Bada, martxoaren 30etik apirilaren 1era Aretxabaletako Arkupe kultur etxean egingo den jaialdian egongo diren 31 finalistak jakinarazi ditu antolakuntzak. Hauek dira, zehazki, hiru sailetan hautatutako lanak:

  • Sail ofiziala: Albóndigas, Santa Era, Yungay 7020, Au pair, Hormak, Berak baleki, Trumoiak, Ur azpian lore, Gaua Gauekoentzat (La noche para los nocturnos) eta Rewind.
  • MUko ikasleen saila: Hurrengo geltokia, Murkoa, Isilpean, Asko falta da?, Teranga, Ama?, Dantza, Lupus eta Tenpraren guarpena.
  • Bideoklipen saila: Johnny Garso - Espada y Rosa, Willis Drummond - Bigarren Aukera, Liher - Teloia, Tatxers - Bihotz Motel, Glaukoma, Bad Sound Sistem, Niña Coyote eta Chico Tornado - Badakit Badakiela, Julen - Itzalaren babesean, Mutiko - Sativa, Sally Rouss - La perdida, Maite Larburu - Aho Arraro, Sofokaos - Erlojuaren orratzak, Alai eta Pablo Reverter - Ozen eta Amorante - Ama hil zaigu.

Finalistak, datutan

Aurkeztutako 84 lanetatik egindako hautaketa jakinaraztetik harago, hainbat datu eman ditu antolakuntzak hizkuntza eta genero irizpideak aintzat hartuta. Finalisten artean, esaterako, lanen %68a euskaraz sortutakoa da; zuzendariei dagokionez, finalistak diren lanen %36a zuzendu dute emakumeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak