Udaberriko haur parkerako begiraleak behar dituzte

Mirari Altube Arrese 2022ko mar. 11a, 17:34

Gaztelu puzgarriak kiroldegian.

Gabonetan atzeratutakoa apirilaren 11n eta 12an egingo da, goizez –11:00-13:00– eta arratsaldez –17:00-20:00–, eta hamahiru lagun gura dituzte begirale lanak egiteko han.

COVID-19ak hala behartuta, 2021eko Gabonetako parkea bertan behera utzi behar izan zuten. Orain, bestelakoa izanik egoera, udaberriko haur parkea antolatuko du Udalak; apirilaren 11rako eta 12rako, hain zuzen ere. Horretarako, hamahiru begirale behar dituzte, eta izena emateko epea zabalik dago; azken eguna martxoaren 25a da. Curriculumak udaletxean utzi behar dira, edo helbide honetara bidali: gazteria@aretxabaleta.eus.

Eskatzen direnak

Parkean begirale izateko bi baldintza eskatu dituzte: 18 urte beteta izatea eta euskaraz ondo jakitea. Era berean, honako hauek ere kontuan hartuko dituzte: ikasketak –umeekin zerikusia dutenak–, begirale titulua, Gabonetako parkean esperientzia, udaleku irekietan edo itxietan parte hartu izana eta EGA titulua. Aretxabaletako gazteek lehentasuna izango dutela adierazi dute Udaleko ordezkariek.

Parkea 3 eta 12 urte arteko neska-mutikoei bideratuta egongo da eta puzgarriekin batera eskulanak egiteko eta Wii-arekin jolasteko txokoak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak